Zozketa

Azkoitri triatloi klubak irabazi ditu Baionan egingo duten Bertsolari Txapelketa Nagusiko saiorako sarrerak

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 11:53

GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko bigarren saioa egingo dute Baionan, eta GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Azkoitri triatloi klubak irabazi ditu saioa zuzenean ikusteko bi sarrera.