Doakoak izango dira Joseba Irazoki eta lagunak eta Maraca Diabloren emanaldiak

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 25a, 10:14
Joseba Irazoki eta Lagunak.

Joseba Irazoki eta Lagunak eta Maraca Diablo Sanagustin kulturgunean ariko dira gaur, ostirala, 22:00etan hasita, eta edonor bertaratu ahal izango da.

Joseba Irazoki eta Lagunak eta Maraca Diablo Sanagustin kulturguneko oholtzara igoko dira gaur, ostirala. Hasiera batean ordainpekoak ziren kontzertu horiek, baina Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, azkenean doakoa izango da emanaldietarako sarrera. Gaur, ostirala, 22:00etan hasiko dira kontzertuak, eta beraz, edonor bertaratu ahal izango da.

Joseba Irazoki Berako (Nafarroa) musikaria da, eta talde formatuan ariko da Azpeitian. Haren aurretik, eskarmentu handiko musikari mendarotarrez osatutako Maraca Diablo taldeak joko du zuzenean.