Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da gaur

Julene Frantzesena 2022ko aza. 25a, 08:01
Elkarretaratze bateko irudia.

Azpeitiko Sarek deituta egingo dute hileroko kontzentrazioa plazan, 19:00etan hasita.

Hilero legez eta azaroko azken ostirala izanik, gaur ere euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da plazan. Azpeitiko Sarek deituta egingo dute hileroko kontzentrazioa, 19:00etan hasita. Deialdiarekin bat egiteko deia egin die Sarek herritarrei.