Bertanen tonbolako saridunek jaso dituzte erosketa bonuak

Julene Frantzesena 2022ko aza. 22a, 09:02
Bertaneko zozketaren sarituak. (Bertan)

Hilaren hasieran jarri zuen martxan elkarteak egitasmoa. Orotara, elkarteko saltokietan gastatzeko hainbat bonu banatu ditu; 350 euroko bat, ehun euroko hiru eta bost eta hamar euroko hainbat. Jaso dute saria horien irabazleek.

Bertan merkatari elkarteak hainbat erosketa bonu zozkatu ditu azken asteetan herritarren artean. Tonbola deituriko egitasmoa jarri zuen martxan hilaren hasieran, eta orotara, elkarteko saltokietan gastatzeko hainbat bonu banatu ditu; 350 euroko bat, ehun euroko hiru eta bost eta hamar euroko hainbat. Gainera, asko izan dira elkartearen poltsak eta maskara berrerabilgarriak eskuratu dituztenak ere. Erosketa bonuak jaso dituzte dagoeneko herritarrek; Marisol, Irati, Haizea eta Camilo izan dira bonuen irabazleak.