Datorren astean bi ipuin kontaketa saio izango dira liburutegian

Julene Frantzesena 2022ko aza. 22a, 08:18
Ana Galarraga ipuin kontalaria.

Lehena astelehenean izango da, eta Lur Kortak eskainiko du, HH4ko ikasleentzat. Bigarrena, berriz, asteazkenean izango da, eta Ana Galarraga arduratuko da ipuina LH2ko ikasleei kontatzeaz. Bi saioetarako aurrez izena eman beharko da.

Datorren astean bi ipuin kontaketa saio izango dira Udal Liburutegian. Aurrena, astelehenekoa, Lur Kortak eskainiko du, Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta. Bigarrena, berriz, asteazkenean izango da, eta Ana Galarraga arduratuko da Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei ipuina kontatzeaz.

Bi saioetarako aurrez eman beharko da izena, eta ostirala izango da horretarako azken eguna. Saioetara joan nahi dutenek Udala Liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefonora Whatsapp mezua bidalita eman ahal izango dute izena.