Dozena bat etxetako sagardoa dastatzeko aukera izan da Loiolako Sagardo Egunean

Nerea Uranga 2022ko aza. 19a, 15:53

Euriak ez ditu etxean utzi sagardozaleak, eta jende multzoa batu da gaur Loiolako Sagardo Egunean.

Bueltan izan da gaur eguerdian Loiolako Sagardo Eguna. 13:00etatik aurrera, Loiolako dozena bat etxe eta baserritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute basilikaren aurrean bildutakoek. Eguraldi kaskarrari aurre egiteko, karpapean jarri behar izan dituzte sagardoa banatzeko postuak eta jendearentzako aterpe guneak. Euria euri, jende multzo polita bildu da Loiolan sagardoa dastatzera eta gazta nahiz txorizo egosiaren pintxoak jatera. Giroa animatzeko, gainera, musikarekin girotu dute hitzordua Loiolako Sagardo Egunaren antolatzaileek.