Giro paregabea eta jende ugari, Erniarraitzen bertso afarian

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 19a, 12:52

Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak aritu ziren kantuan Errezilgo Letea jatetxean. Jende ugari bertaratu zen hitzordura, eta giro ederra sortu zen bertsoaldiekin. 

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, bertso afaria izan zen atzo, ostirala, Errezilgo Letea jatetxean. Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak aritu ziren kantuan, tikitilariek lagunduta, eta jende ugari bertaratu zen hitzordura.

20:30ean hasi zen afaria, eta sabelak bete ostean ekin zioten bertsoei Arzallusek eta Egañak. Umorez aritu ziren bi bertsolariak, eta bertsozaleek ere gogoz hartu zituzten haien bertsoaldiak. Horrenbestez, giro paregabea izan zen saioan, eta bertaratu zirenek gogotik gozatu zuten saioaz.