'Lunática' liburuaren nondik norakoak azaldu ditu Andrea Momoitok Emakumeen Txokoan

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 17a, 15:00
Andrea Momoitoren solasaldiko une bat. (Emakumeen Txokoa)

Pikara Magazine aldizkariaren fundatzaileetako bat da Momoito, eta Maria Isabel Gutierrez Velascoren historia jaso du liburuan.

Andrea Momoitok Lunática izeneko liburua aurkeztu zuen atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Pikara Magazine aldizkariaren fundatzaileetako bat da Momoito, eta Maria Isabel Gutierrez Velascoren historia jaso du liburuan. Gutierrez kiskalita agertu zen Basauriko (Bizkaia) kartzelan, eta haren ingurukoek ez zuten bertsio ofiziala sinetsi. Horren harira, prostituten greba deitu zuten egun horietan Bilbon, eta hainbat protesta egin zituzten. Momoitok liburuaren nondik norakoak azaldu zituen atzoko solasaldian.