Jakin-mina piztu du Atzerritartasun Legearen gaineko saioak

Azoka Plazako lehen solairuko aretoa, Atzerritartasun Legearen gaineko atzoko hitzaldian. (Mailo Oiarzabal)

Azoka Plazako lehen solairuko aretoa jendez bete zen atzo arratsaldean udalak antolatutako hitzaldiarekin.

Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko abokatu batek Espainiako Atzerritartasun Lege berriaren gaineko azalpenak emateko eta zalantzak argitzeko hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean, udalak antolatutako saioan.

Gaiak ikusmina eta jakin-mina pizten dituela erakutsi zuen hitzorduak, Azoka Plazako lehen solairuko ekitaldi aretoa bete baitzuten herritarrek.