Disc golf saioa izango da larunbatean

Julene Frantzesena 2022ko aza. 16a, 08:00
Bi gazte disc golfean.

Familiek, gazteek nahiz helduek izango dute kirol modalitate hori probatzeko aukera. 16:00etatik 17:30era egingo dute doako jardunaldia Urola Ikastola BHIko estalitako frontoian. Aurrez nahiz egunean bertan eman ahal izango da saiorako izena.

Disc golf kirol modalitatea ezagutzeko eta praktikatzeko saioa antolatu du Azpeitiko Udalak larunbaterako. Familientzat, gazteentzat nahiz helduentzat izango da ekintza, eta 16:00etatik 17:30era egingo dute doako jardunaldia Urola Ikastola BHIko estalitako frontoian. Gainera, aurrez zein egunean bertan eman ahal izango da saioan parte hartzeko izena. Dena den, aurrez izena eman nahi dutenek kirolak@azpeitia.eus helbidera mezua idatz edo 943-15 00 95 telefono zenbakira dei dezakete.