Azpeitiko 70 korrikalarik amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa

Lasterketaren irteera puntuko irudi bat. (Behobia-Donostia)

83 azpeitiar zeuden izena emanda, eta 70ek amaitu dute proba. Iñigo Egaña eta Ane Alberdi izan dira azkarrenak. 

Behobia-Donostia lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, eta urteroko gisan, hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten proban. Guztira, Azpeitiko 83 pertsona –izena ematean bizileku gisa Azpeitia hautatu zutenak– zeuden izena emanda, baina horietatik 70ek amaitu zuten proba; gainontzeko 13ak ez ziren helmugara iritsi.

Gizonetan, Iñigo Egaña izan zen azkarrena; 01:14:06 denbora behar izan zuen hark hogei kilometroko lasterketa amaitzeko. Emakumeetan, berriz, Ane Alberdi izan zen azkarrena, iazko bera; 01:22:45 denbora egin zuen hark.

Lotura honetan ikus daiteke Behobia-Donostia lasterketan parte hartu duten azpeitiarren zerrenda.