Lau eta Erdiko Txapelketan azpitxapeldun izan da Nagore Aramendi, nagusien pilota goxoaren kategorian

Anartz Izagirre 2022ko aza. 14a, 10:41
Nagore Aramendi —behean, eskuinean—, atzo, igandea, Gordexolan jokatutako finalean. (Master Laboral Kutxa)

Atzo, igandea, jokatu zuen norgehiagoka Marie Goienetxeren aurka Gordexolan (Bizkaia), eta 18-10 amaitu zen partida, Goienetxeren alde.

Nagore Aramendi pilotari azpeitiarrak ezin izan du Master Laboral Kutxa Lau eta Erdiko Txapelketa irabazi. Atzo, igandea, jokatu ziren finalak Gordexolan (Bizkaia), eta nagusien pilota goxoaren kategorian Aramendik ezin izan zuen Marie Goienetxe mendean hartu. 18-10 irabazi zuen norgehiagoka Goienetxek. Beste bi final ere jokatu zituzten atzo: eskuz banakako gazteen pilota goxoko finala Uxue Lopez Okarizek irabazi zuen, eta gazteen pilota mistokoa, Alaia Uriartek.