'Berezko basoen ekarpenaz' hitzaldia eskainiko dute bihar Urola Bizirik taldearen jardunaldien barruan

Maialen Etxaniz 2022ko aza. 14a, 08:19

Naturak zaintzen gaitu jardunaldien barruko hirugarren hitzaldia izango da biharkoa. Uraren, lurraldearen, klima aldaketaren, trantsizio energetikoaren eta ibaietako ekosistemen funtzionamenduaren inguruko hainbat proiektutan parte hartu izan du Diezek, eta Azpeitiko hitzaldian ere gai horiek izango ditu hizpide, Ibai Eder urtegiari aipamen berezia eginez. 19:00etan izango da hitzaldia, Baigeran. 

Urola Bizirik taldearen III. Ingurumen Jardunaldien barruan, Berezko basoen ekarpena hitzaldia eskainiko du bihar, azaroak 15, Joserra Diez Biologian doktoreak. Baigerako aretoan izango da solasaldia, 19:00etan hasita. 

Naturak zaintzen gaitu jardunaldien barruko hirugarren hitzaldia izango da biharkoa. Diezek zein Estibaliz Sarrionandiak Azpeitiko ingurune naturalen katalogoa ondu zuten 2005ean. Uraren, lurraldearen, klima aldaketaren, trantsizio energetikoaren eta ibaietako ekosistemen funtzionamenduaren inguruko hainbat proiektutan parte hartu izan du Diezek, eta Azpeitiko hitzaldian ere gai horiek izango ditu hizpide, Ibai Eder urtegiari aipamen berezia eginez.

Azaroaren 17an izango da azken emanaldia, eta Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek Euskara eta natura txirikordatuz hitzaldia eskainiko dute Azkoitiko Elkargunean, 18:30ean. Gure faunari eta florari begira: ornodunak liburua oinarri hartuta arituko dira hizlariak solasean, euskal gizarteak naturarekin izan duen harremanak utzitako ahozko ondarearen inguruan; besteak beste, kondairak edota sinesmenak jorratuko dituzte.