Buztinzuriko Errebalean San Martin jaiak ari dira ospatzen egun osoan zehar, eta ohi bezala, zezena izan da hango festetako protagonista. Eguerdian, haurrentzako zezen txikiak izan dira, eta arratsaldean, Lopene ganadutegiko zezenekin sokamuturra egin dute. Dozenaka lagun aritu dira sokamuturrean, eta herritar ugari elkartu da kale izkinetan.