Nerea Etxeberriak irabazi du San Martin Mendi Lasterketa

Ane Olaizola 2022ko aza. 12a, 15:09

Korrikalariek 7,5 kilometroko eta 400 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatu behar izan dute inguruko mendietatik, eta azpeitiarrak 40 minutu eta 38 segundotan amaitu du lasterketa.

Azkoitiko San Martin auzoan mendi lasterketa jokatu dute gaur, larunbata, goizean, eta guztira, 105 korrikalari lehiatu dira proban. Emakumezkoetan, Nerea Etxeberria izan da helmugara iristen, eta askotariko barazkiz osatutako saskia eskuratu du hark. San Martin jaien barruan jokatu dute lasterketa korrikalariek, eta 7,5 kilometroko eta 400 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatu behar izan dute inguruko mendietan barrena. Azpeitiarrak 40 minutu eta 38 segundotan amaitu du lasterketa.