Andrea Momoitok 'Lunática' liburua aurkeztuko du Emakumeen Txokoan

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 14a, 08:30
Andrea Momoito, 'Lunática' liburuaren egilea. (Andrea Liba)

Maria Isabel Gutierrez Velascoren historia jaso du liburuan Momoitok, eta asteazkenean haren nondik norakoak azalduko ditu, 18:30ean hasita, Emakumeen Txokoan.

Emakumeen Txokoak liburu aurkezpen bat antolatu du datorren asteazkenerako, azaroak 16. Hain zuzen ere, Andrea Momoito izango da Azpeitian,  Lunática izeneko azken liburua aurkezten. Pikara Magazine aldizkariaren fundatzaileetako bat da Momoito, eta Maria Isabel Gutierrez Velascoren historia jaso du liburuan. Gutierrez kiskalita agertu zen Basauriko (Bizkaia) kartzelan, eta haren ingurukoek ez zuten bertsio ofiziala sinetsi. Horren harira, prostituten greba deitu zuten egun horietan Bilbon, eta hainbat protesta egin zituzten. Momoitok liburuaren nondik norakoak azalduko ditu asteazkenean, 18:30ean hasiko den solasaldian.