Hirigintza feministari buruzko ikastaroa antolatu du Emakumeen Txokoak

Hirigintza eta feminismoa gai hartuta, azaroaren 23an eta 24an saio bana eskainiko du Eider Ayerdik, 17:30etik 19:30etara bitartean, Emakumeen Txokoan bertan. Azaroaren 18a baino lehen eman beharko da doako ikastarorako izena.

Hirigintza feminista: espazioa, boterea, gorputzak eta erresistentziak izenburupean, ikastaroa antolatu du Emakumeen Txokoak azarorako. Hirigintza eta feminismoa gai hartuta, azaroaren 23an eta 24an saio bana eskainiko du Eider Ayerdik, 17:30etik 19:30etara bitartean, Emakumeen Txokoan bertan.

Saio horietan hirigintza feministaren nondik norakoak aztertuko dituzte, oinarri teorikoaren, adibideen eta dinamika desberdinen bitartez. "Norberaren egunerokotasunetik abiatuta, hainbat gairi buruz hausnartzeko aukera izango dugu, hala nola botere erlazioak, pribilegioak, zapalkuntzak, banakako zein taldekako erresistentziak eta espazioen nahiz kontakizun hegemonikoen eztabaida", azaldu dute saioen antolatzaileek.

Ikastaroa doakoa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da; azaroaren 18a, ostirala, izango da horretarako azken eguna. Emakumeen Txokora joanda edo hango 688 75 10 00 telefono zenbakira deituta eman ahal izango da saioetarako izena.