Atzerritartasun Lege berriaren gainean informazioa emateko saioa antolatu du udalak

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 10a, 08:56
Atzerritartasunaren gainean Azoka Plazan egindako saio baten artxiboko irudia. Datorrena ere toki berean izango da. (Azpeitiko Udala)

"Munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnei zuzenduta" prestatu du erakundeak. Azaroaren 16an izango da, 15:00etatik 17:00etara, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Tokia mugatua denez, aurrez izena ematea komeni dela aurreratu dute.

Joan den udan berritu zuten Espainiako Atzerritartasun Legearen, eta bereziki izan dituen aldaketen berri emateko, informazio saio irekia antolatu du Azpeitiko Udalak datorren asteazkenerako, azaroaren 16rako.

"Munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnei zuzenduta" prestatu du erakundeak saio hori, eta Biltzen Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko abokatu batek emango du hitzaldia. Bi orduko saioa aurreikusi dute, 15:00etatik 17:00etara, eta Azoka Plazako lehen solairuko aretoan izango da.

Saio irekia izango da, baina tokia mugatua denez, joan nahi dutenek izena aurrez ematea komeni dela aurreratu dute antolatzaileek. Izena emateko, berriz, 943-54 41 84 telefono zenbakira deitu edo narroita@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.