Unai Marrero atezainak 2026ra arte luzatu du Realarekin duen kontratua

Unai Marrero atezaina.

Gaur eman du talde txuri-urdinak jokalariak eta taldeak erdietsi duten akordioaren berri. 2016an fitxatu zuen Realak, eta ordutik Reala C eta Reala B taldeetan jokatu du. Lehen taldearen deialdi hainbatetan sartu da, baina ez du Espainiako Lehen Mailan debuta egiteko aukerarik izan oraindik.

Unai Marrero atezainak 2025-26 denboraldira arte luzatu du Realarekin zuen kontratua. Gaur eman du talde txuri-urdinak jokalariak eta taldeak erdietsi duten akordioaren berri.

Marrero 2016an fitxatu zuen Realak. Lagun Onakeko Ohorezko Kadeteen mailan jokatzen zuen orduan azpeitiarrak. 2020an Reala C taldean jokatu zuen, eta 2021ean egin zuen debuta Reala B taldearekin. Ordutik hainbat partidatarako deialdian sartu du Realeko gizonen lehen taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, baina oraindik ez du Espainiako Lehen Mailan debuta egin.