Zozketa

III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak

Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 11:18

Igandean jokatuko dute finala, Bilboko Bilbao Arenan, 12:00etan hasita. Zozketan parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arte dute aukera.

III. Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute igandean, azaroak 13, Bilboko Bilbao Arenan. Igandeko finala 12:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak.

Uztarria Komunikazio Taldeak sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.  Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena, eta parte hartzeko epea ostegunean 12:00etan itxiko da.