Vanessa Cerrajero lehen beteranoa, Manuel Mateos Memorialean

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 7a, 11:01
Vanessa Cerrajero, podiumean.

Manuel Mateosen oroimenezko lasterketa jokatu dute Deban, eta azpeitiarrak aurreneko postua eskuratu du beteranoan mailan. Guztira, 43 minutu behar izan ditu hamar kilometroko ibilbidea osatzeko.

Manuel Mateosen oroimenezko lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, Deban (Gipuzkoa), eta Vanessa Cerrajero korrikalari azpeitiarrak lehen postua eskuratu zuen beteranoen mailan. Hamar kilometroko proba izan zen atzokoa, eta Cerrajerok 43 minutu behar izan zituen ibilbidea amaitzeko. Azkoitri triatloi klubeko kidea da Cerrajero, eta laugarren sailkatu zen sailkapen orokorrean. Hark adierazi duenez, "nahikoa sufrituta" amaitu zuen lasterketa; izan ere, 500 metro falta zirela laugarren zihoan korrikalariak aurrea hartu zion. Horrek pena pixka bat eman ziola aitortu duen arren, "gustura" dagoela nabarmendu du.