Herri batzarra egingo dute Urrestillan, bihar

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 9a, 09:00
Urrestila. (Mailo Oiarzabal)

Urrestillako kirol eskaintza eta Gabon eskea nahiz Olentzero izango dituzte hizpide. 19:00etan elkartuko dira, jubilatuen lokalean.

Urrestillako Festa Batzordeak deituta, herri batzarra egingo dute bihar, azaroak 10. Hain zuzen ere, Urrestillako kirol eskaintza eta Gabon eskea nahiz Olentzero izango dituzte hizpide. 19:00etan elkartuko dira, jubilatuen lokalean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.