Euskaraldiaren gune ibiltariak geldialdia egin du Azpeitian

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 4a, 09:07

Plazan jarri dute postua, ariketaren gaineko informazioa emateko. Era berean, bertsoz eta musikaz girotu dute gunea.

Euskaraldiaren gune ibiltariak geldialdia egin zuen atzo, osteguna, Azpeitian. Plazan jarri zuten postua, ariketaren gaineko informazioa emateko. Gainera, denda ere izan zen han: besteak beste, hainbat produktu probatzeko eta erosteko aukera izan zen. Era berean, bertsoz eta musikaz girotu zuten gunea; hain zuzen ere, Naia Arrizabalaga eta Oier Etxeberria bertsolariak aritu ziren kantuan, trikiti doinuek lagunduta.