Presoen eskubideen aldarrikapena plazara atera du Sarek urriko azken ostiralean

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 29a, 09:46
Urriko azken ostiraleko elkarretaratzea, atzo. (Mailo Oiarzabal)

Euskal presoak eta iheslariak etxera! zioen pankartaren atzean elkartu ziren atzo arratsaldean, hileroko hitzorduan.

Urriko azken ostirala zen atzokoa eta, horrenbestez, Azpeitiko Sareren hileroko deiari erantzinez, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko elkartu zen hainbat herritar herriko plazan. Euskal presoak eta iheslariak etxera! leloa zuen pankartaren atzean elkartu ziren.