Asteartean ohi baino ordubete lehenago egingo dute hondakin komertzialen bilketa

Julene Frantzesena 2022ko urr. 29a, 09:00
Hainbat kartoi.

10:00etan gauzatuko dute bilketa, eta saltokiek ordurako atera beharko dute kartoia atarira. Jaieguna delako gauzatu du aldaketa Urola Erdiko Mankomunitateak.

Asteartea jaieguna dela eta, egun horretako hondakin komertzialen bilketan aldaketa egingo du Urola Erdiko Mankomunitateak. Hain zuzen ere, azaroaren 1ean, 10:00etan gauzatuko dute bilketa, eta saltokiek edo ostalariek ordurako beren lokalaren atarian utzi beharko dute kartoi komertziala.