Udaletxeko arkupeetan izango da gaurko baserritarren azoka

Julene Frantzesena 2022ko urr. 28a, 13:58
Baserritarren azoka Sanagustinpean.

Ekoizleek Garagardo Azoka dela-eta lekualdatuko dituzte postuak Azoka Plazatik udaletxe azpira.

Garagardo Azoka dela eta, gaurko baserritarren azoka udaletxearen azpiko arkupeetan egingo dute. Ostiral arratsaldeetan hainbat ekoizle egon ohi dira Azoka Plazan produktuak saltzen; gaur, baina, gaur lekuz aldatuta jarriko dituzte horiek postuak.