Gaur egingo dute Euskara Plana osatzeko parte hartze prozesuko azken bilera

Julene Frantzesena 2022ko urr. 26a, 11:31
Atzoko bilerako irudia. (Azpeitiko Udala)

Euskalgintza gai hartuta egingo dute gaurko bilera, 18:30ean hasita, Basazabalen, eta bilkura horrekin bukatuko du udalak gaikako parte hartze prozesua.

Bukatzear da Azpeitiko Udalak Euskara Plana osatzeko martxan jarritako parte hartze prozesua. Atzo egin zuten azken aurreko bilera, lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa gai hartuta, eta hainbat lagun elkartu ziren Basazabalen. Azken bilera gaur egingo dute, euskalgintzari bideratutakoa, eta horrekin bukatuko dute fasea. Gaurko bilkura ere 18:30ean izango da, Basazabal jauregian.