Datorren astelehenean bukatuko da sustapen ekonomikorako dirulaguntzak eskatzeko epea

Julene Frantzesena 2022ko urr. 24a, 08:29
Azpeitia Takolo baserritik.

Herritarrek Azpeitiko udaletxera joanda, erakundearen webgunearen bitartez edo Azpeitia Berritzenen bidez egin ahal izango dute eskaera. Aurten 550.000 euro bideratu ditu erakundeak gizarte babeserako eta ekonomiaren sustapenerako dirulaguntza lerro zehatzetara: garraiolariei eta eraikuntza enpresa txikiei zuzendutakoak dira berrikuntza nagusiak.

Datorren astelehena, urriaren 31, izango da Azpeitiko Udalak ekainaz geroztik martxan dituen sustapen ekonomikorako dirulaguntzak eskatzeko azken eguna. Herritarrek Azpeitiko udaletxera joanda, erakundearen webgunearen bitartez edo Azpeitia Berritzenen bidez egin ahal izango dute eskaera.

Aurten 450.000 euro bideratu ditu erakundeak ekonomiaren sustapenerako dirulaguntza lerro zehatzetara, eta bada berrikuntzarik. Izan ere, aurten lehen aldiz, "ezegonkortasunak eta prezioen gora-beherek eragin" dieten sektoreak identifikatu eta horientzako laguntza lerro berriak jarri ditu udalak. Besteren artean dira, garraiolariak eta eraikuntza enpresa txikiak. Gainera, aurreko urteetako laguntza lerroak ere mantendu ditu erakundeak, hala nola herritarren kontrataziorako, ekintzailetzarako, lehen sektorerako eta industriarako dirulaguntzak.