40. Euskal Antzerki Topaketak

'Herriye' antzezlanerako sarrera guztiak agortu dira

Julene Frantzesena 2022ko urr. 21a, 16:33
'Herriye' antzezlaneko protagonistak. (Herriye)

Dagoeneko ez dago azaroaren 1ean, 2an, 3an eta 4an Sanagustin kulturgunean izango den Herriye antzezlanerako sarrerarik. Dena den, gainerako obretarako txartelak topaketen webgunean eskura daitezke.

Joan zen astean aurkeztu zituzten 40. Euskal Antzerki Topaketak, eta egun horretan bertan jarri zituzten topaketen barruan izango diren emanaldi guztietarako sarrerak. Astebete igarota, hasi dira horietako batzuetarako sarrerak agortzen. Izan ere, dagoeneko ez dago azaroaren 1ean, 2an, 3an eta 4an Sanagustin kulturgunean izango den Herriye antzezlanerako sarrerarik. Dena den, gainerako obretarako txartelak Euskal Antzerki Topaketen webgunean eskura daitezke.