EH Bilduk batzarra egingo du asteartean

Julene Frantzesena 2022ko urr. 21a, 08:00

19:00etan hasita egingo dute bilkura, Basazabal jauregian. Ikasturte berrirako Azpeitiko erronka nagusiak, nazio mailako plan politikoa eta udal nahiz foru hauteskundeak izango dituzte hizpide. Nazio mailako plan politikoaz azalpenak Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak emango ditu.

Azpeitiko EH Bilduk batzarra egingo du datorren asteartean, urriak 25, 19:00etan hasita, Basazabal jauregian. Ikasturte berrirako Azpeitiko erronka nagusiak, nazio mailako plan politikoa eta udal nahiz foru hauteskundeak izango dituzte hizketagai bilkuran. Gainera, nazio mailako plan politikoaren gaineko azalpenak Pello Otxandiano EH Bilduren programa zuzendariak emango ditu.