Bihotz-biriketako bizkortze jardunaldia egin dute skate parkean

Anartz Izagirre 2022ko urr. 16a, 12:58
EusTESek skate parkean egin duen jardunaldiaren irudi bat. (EusTES)

Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna da gaur, urriak 16, eta horren harira antolatu dute saioa.

Gaur, urriak 16, Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna da hainbat txokotan, eta EusTES erakundeak bihotz-biriketako bizkortzearen (BBB) inguruko saioa egin du skate parkean. Haurrei zein helduei zuzenduriko jardunaldia eskaini dute, eta hiru orduko praktikaldia egin dute partaideek panpinekin eta desfibriladoreekin.