Enarak hobeto ezagutzeko tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Anartz Izagirre 2022ko urr. 10a, 11:04
Azpeitiko Ekoetxearen irudi bat.

Ordubeteko saioa egingo dute, 11:00etan hasita, eta Aranzadi zientzia elkarteko kideek eskainiko dute. Ekintzan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

2022ko Familia Ekintzen barruan, enarak hobeto ezagutzeko tailerra egingo dute datorren igandean, urriak 16, Ekoetxean. 11:00etatik 12:00etara izango da saioa, eta Aranzadi zientzia elkarteko aditu baten eskutik hegazti intsektujale migratzaileen inguruan gehiago jakiteko abagunea izango da bertan. Enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntari buruzko bitxikeria ugari erakutsiko dituzte horiek, eta, gainera, identifikazio zein pintura jolasetan parte hartzeko aukera ere izango da.

Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-81 24 48 telefonora deituta. 7 urtetik beherakoek heldu baten laguntza izan beharko dute ekintzan parte hartzeko.