Bihotz-biriketako bizkortze jardunaldia eskainiko du EusTES erakundeak igandean

Anartz Izagirre 2022ko urr. 12a, 08:50
Desfibriladore baten irudia. (Pixabay)

Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna izango da urriaren 16an, eta horren harira antolatu dute saioa. 11:00etatik 14:00etara izango da saioa, skate parkean, eta edonork izango du parte hartzeko aukera.

Datorren igandean, urriak 16, Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna izango da hainbat txokotan, eta EusTES erakundeak bihotz-biriketako bizkortzearen (BBB) inguruko saioa antolatu du egun horretarako. Haurrei zein helduei zuzenduriko jardunaldia izango da, eta hiru orduko praktikaldia egingo dute partaideek, panpinekin eta desfibriladoreekin, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Skate parkean izango da saioa.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria egiten badu bertan behera utziko dute ekintza. Informazio gehiago behar duenak info@eustes.eus helbide elektronikora idatzi dezake.