Seat 600 zaleen topaketa egingo dute igandean

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 7a, 10:12
Seat 600 autoak.

Autozaleak Loiolan elkartuko dira, 10:15ean, eta ondoren, Zestoara joango dira. Ekainberri bisitatu ostean, Azkoitirako bidea hartuko dute, eta eguna borobiltzeko, Lau Bide jatetxean bazkalduko dute.

Gipuzkoako Seiscientos Zale elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen zazpigarren topaketa egingo dute igandean, urriak 9, Azpeitian. Autozaleak Loiolan elkartuko dira, 10:15ean, eta ondoren, Zestoara joango dira. Ekainberri museoa bisitatuko dute jarraian, eta Zestoa inguruan buelta bat eman ostean, Azkoitira joango dira. 14:00 aldera iritsiko dira berriz Azpeitira, eta eguna borobiltzeko, Lau Bide jatetxean bazkalduko dute topaketan parte hartzen dutenek.