Lore eskaintza egin dute Angel Otaegiren hilobian haren fusilamenduaren 47. urteurrenean

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 27a, 20:50

Francoren diktadurapean fusilatu zuten nuarbetarra gogora ekarri dute haren jaioterriko hilerrian, Gudari Egunarekin. Hainbat herritar elkartu da ekitaldian, baita Azpeitiko Udaleko ordezkariak ere, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.

Gaur bete dira 47 urte Francoren diktadurapean ETAko Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Txiki, eta  FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztela. Eta irailaren 27ro gisa, gaur ere egun seinalatua izan da Nuarbeko hilerrian. Han, Otaegiren hilobian, lore eskaintza egin dute aurten ere, eta fusilatu guztiak gogoan, egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu dituzte.

Hainbat herritar elkartu da ekitaldian, baita Azpeitiko Udaleko ordezkariak ere. Hilerriko ekitaldiarekin bukatu dituzte aurten Gudari Egunaren bueltan Azpeitiko Ezker Abertzaleak antolatutako ekintzak; joan den zapatuan ekitaldi jendetsua egin zuten Azoka Plazan, eta erakusketa ere jarri zuten plazan.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)