Ticket Bairen aurka, kalera atera dira hainbat lagun eguerdian

Julene Frantzesena 2022ko ira. 26a, 13:39
Olazko Andre Mariaren plazan egin dute hainbat lagunek elkarretaratzea. (Nerea Uranga)

Bertan merkatari elkarteak deituta, Olazko Andre Mariaren plazan elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek, Ticket Bai, horrela ez lelopean.

Bertan merkatari elkarteak deituta, Ticket Bai fakturazio sistemaren kontrako elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek gaur eguerdian, Olazko Andre Mariaren plazan. Ticket Bai, horrela ez lelopean egin dute protesta dozenaka lagunek.

Ticket Bai sistema ezartzeko baliabideen gaineko azalpenak ematen herri herri dabilen enpresa pribatu baten kamioia plaza horretan izan da gaur goizean, eta horregatik egin dute protesta merkatariek. Izan ere, ez daude ados sistema berriaren ezarpenarekin.