Odola emateko aukera izango da asteazkenean

Julene Frantzesena 2022ko ira. 26a, 10:01

Hitzordua etzi goizean eskatu ahal izango da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Asteazkenean 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola, Parrokiaren Soreasuko lokalean.

Odola emateko aukera izango da asteazkenean herrian, eta hala egin nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua etzi goizean eskatu ahal izango da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Parrokiaren Soreasu auzuneko lokalean eman ahal izango da odola etzi, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horren sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.