Asteburu gazi-gozoa Lagun Onakeko talde nagusientzat

Julene Frantzesena 2022ko ira. 26a, 08:59
Jon Galarraga zapatuko partidan (Lagun Onak)

Bi taldeek zapatuan jokatu zituzten norgehiagokak. Emakumeen lehen taldeak Antiguoko izan zuen aurrez aurre Donostian, eta Azpeitiko taldea nagusitu zen, 2 eta 3. Gizonek, berriz, Barakaldoren kontra neurtu zituzten indarrak etxean, baina 0 eta 1 galdu zuten partida horiek.

Asteburu gazi-gozoa izan da igaro dena Lagun Onakeko talde nagusientzat. Izan ere, emakumeek garaipena erdietsi bazuten ere, gizonek ezin izan zuten neurketa irabazi. Bi taldeek zapatuan jokatu zituzten partidak, emakumeek etxetik kanpo eta gizonek Garmendipen.

Ohorezko Erregional mailako emakumeek Antiguoko izan zuten aurrez aurre. Atsedenaldira markagailua hutsean zela iritsi ziren, baina 50. minutuan iritsi zen Donostiako taldearen lehen gola. 74. minutuan berdindu zuen Lagun Onakek, Mantxolak area kanpotik sartutako gol bati esker, eta hiru minutura iritsi zen Azpeitiko taldearen bigarrena: Mantxolak sartu zuen hura ere. 84. minutuan sarrera gogorra jaso zuen Mantxolak, eta epaileak Lagun Onaken aldeko penaltia izan zela erabaki zuen: Mantxolak sartu zuen hirugarren gola. Luzapenean, 93. minutuan, bigarren gola sartu zuen Antiguokok, baina Lagun Onaki ez zion ihes egin garaipenak.

Espainiako Hirugarren Mailako taldeak, berriz, etxean hartu zuen Barakaldo zapatuan. Lagun Onakek ez zuen partidari eusterik lortu, eta Barakaldok 0 eta 1 irabazi zuen norgehiagoka. Dena ez zen, baina, albiste txarra izan etxeko taldearentzat: Jon Galarragak lehen taldearekin debuta egin zuen herenegun.