Asteklimaren barruan, antzerkia

Julene Frantzesena 2022ko ira. 25a, 12:31

Klima eta Energiaren Astea tarteko, hainbat ekintza ari dira egiten herrian. Niararen bidaia antzezlanaz gozatu ahal izan dute herritarrek gaur Sanagustin kulturgunean. Hainbat gaztetxo eta heldu izan dira emanaldian. 

Klima eta Energiaren Astea dela eta, hainbat ekitaldi ari dira egiten herrian. Atzo klima aldaketari buruzko tailerra egin zuten hainbat gaztetxok Ekoetxean, eta gaur, berriz, gai berberari lotutako Niararen bidaia antzezlanaz gozatu ahal izan dute herritarrek Sanagustin kulturgunean. Hainbat gaztetxo eta heldu izan dira emanaldian.

Asteklimaren barruko hirugarren eta azken hitzordua urriaren 2an, igandez, izango da Ekoetxean. Egun horretan Hidrogeno berdea izeneko tailerra eskainiko dute (11:00etatik 12:00etara). Parte hartzeko ez da ordaindu beharko, baina aurrez izena eman beharko da; hilaren 30a izango da horretarako azken eguna (943-81 24 48 telefono zenbakira deitu behar da). Energiari buruzko erakusketa ikusteko eta ariketa praktikoak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.