Pentatloi Sariaren finalak utzitakoak, argazkietan

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 25a, 11:12

Bart jokatu zituzten Euskal Pentatloi Sariaren finalak Azpeitiko zezen plazan. Giro paregabea izan zen nagusi, eta bertaratu zirenek sekulako erakustaldiak ikusteko aukera izan zuten. Izeta VI.a eta Nerea Arrutik jantzi zuten txapela, eta gauak irudi politak utzi zituen. 

Izeta VI.ak sekulako erakustaldia eskaini zuen atzo Azpeitiko zezen plazan, Pentatloi Sariko finalik azkarrenean. Iaz lortutako txapela defendatu zuen aiarrak, eta garaipena errepikatzea lortu zuen, proba 31:36ko denborarekin amaituta, iaz baino ia bi minutu gutxiago behar izan zituen lanak amaitzeko. Nerea Arrutik ere balentria ederra lortu zuen atzo, hark jokatutako aurreneko finalean. Aizkorako proban denbora irabazita, lasterkan aurrena hasi eta bukatu zuen urnietarrak, proba guztiak 21:09 minutun amaituta. 

Irudi ederrak utzi zituen atzoko finalak. Kirolariei ez zitzaien gertukoenen babesik falta izan, eta haien oihu eta animo mezuek bete zuten zezen plaza. Ikuslegoaren artean izan ziren, esaterako, Nerea Arrutirekin batera Binakako Pentatloiko txapeldun Amalur Arbelaitz, baita azken urteetako Pentatloian parte hartu duen Kepa Peñagarikano ere. Izetatarrek ere ez zuten hutsik egin. 

Honako hauek dira atzoko Euskal Pentatloi Sariaren finalak utzitako irudietako batzuk. Kronika osorik, hemen