Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren aitortza jaso du Nagore Alberdik

Julene Frantzesena 2022ko ira. 24a, 13:42
Nagore Alberdi atzoko sari banaketa ekitaldian. (Gipuzkoako Igeriketa Federazioa)

Izarraitz igeri elkarteko kideak ur irekien saileko eta master mailako aitortza jaso zuen, denboraldi osoan Gipuzkoako Ur Irekien Ligan egindako lanagatik. 

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak 2021-2022 denboraldiko igerilari onenak saritzeko gala egin zuen atzo Donostian, eta sarietako bat Nagore Alberdi azpeitiarrak jaso zuen. Hain zuzen ere, Izarraitz igeri elkarteko kideak ur irekien saileko eta master mailako aitortza jaso zuen, denboraldian zehar Gipuzkoako Ur Irekien Ligan egindako lanagatik.