Esur Beltxa eta Txatar musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar

Izar-haitz garagardotegiaren atarian eskainiko dituzte kontzertuak. Karkaba eta Gaitze musika taldeetan aritutako Roberrek haren bakarkako lan berria aurkeztuko du 19:30ean, Esur Beltxa izenarekin. Ondoren, 21:30ean, Legen Beltzako kide izandako Xanti Rodriguezek eta Edorta zein Joseba Azkunek emanaldia eskainiko dute Txatar izeneko talde berriarekin.  

Esur Beltxa eta Txatar musika taldeen kontzertuak izango dira bihar, ostirala, Izar-haitz garagardotegiaren atarian. Hain zuzen, haren urtemugaren bueltako ekintzetako bi dira Azpeitiko musika taldeen kontzertuak. 

Alde batetik, Karkaba eta Gaitze musika taldeetan aritutako Roberrek haren bakarkako lan berria aurkeztuko du bihar, 19:30ean hasita. Hain zuzen, Esur Beltxa izenarekin arituko da bakarlari gisa. Afaritarako tartea hartu ostean eskainiko dute bigarren kontzertua, 21:30ean. Txatar musika taldea izango da oholtzara igoko den bigarrena. Legen Beltza talde ezaguneko kide izandako Xanti Rodriguez, Edorta Azkune Joseba Azkunek sortutako taldea da Txatar, eta haiek trash doinuak eskainiko dituzte ostiraleko emanaldian.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide