Ekindarren plan bereziari onarpena emango diote gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko ira. 22a, 08:51
Udaletxearen etxaurrea.

Ezohiko udalbatzarra izango da 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Urola Aktiboa taldeak 5G hedatzeari buruz aurkeztutako mozioa ere landuko dute, eta 2023rako herriko jaieguna ere berretsiko dute.

Udal ordezkariek ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur, ostegunarekin. 19:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai izango dituzte hizpide; besteak beste, Ekindar kooperatibaren plan bereziari behin betiko onarpena ematea eta Urola Aktiboa taldeak 5G hedatzeari buruz aurkeztutako mozioa landuko dituzte.

Honako hau da gaurko bilkurako gai ordena:

1.- Udalbatzak 2022ko ekainaren 6an eta 2022ko uztailaren 1ean egindako aktak onartzea.
2.- Azpeitiko Ekindar kooperatiba elkarteak sustatutako eguzki instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko plan bereziari behin betiko onarpena ematea.
3.- Tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen berriztapena egitea (alkatetzak 2022ko maiatzaren 5ean emandako ebazpena).
4.- 2022ko udal aurrekontuan kreditu aldaketari onespena ematea.
5.- Alkatetzak 2022ko uztailaren 12an emandako ebazpenaren berri ematea (udal aurrekontuan 2022-KALD-000007-00 zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea).
6.- Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zergaren kudeaketa eta bilketarako informazioa partekatzeko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena onartzea.
7.- Borondatezko erretiro aurreratuaren gaineko sariak bertan behera uztea.
8.- Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa: Azpeitiko herrian beharrezkoak diren Gizarte Zerbitzuak bideratzeko helburu duen laguntza zuzena ematea.
9.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuan hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzu kontratatzea:
kontratuaren esleipena.
10.- 2023rako herriko jaieguna berrestea.
11.- Alkatetzak 2022ko otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea.
12.- Teknologia jasangarriaren aldeko Urola Aktiboa-Ekologistak Martxan taldeak 5Gren hedatzearen luzapenari buruz aurkeztu duen mozioa.
13.- Galderak eta erreguak.