Kaos Etiliko eta Leherkaitz musika taldeen emanaldiak izango dira ostiralean

Julene Frantzesena 2022ko ira. 21a, 08:27
Leherkaitz musika taldea Sanagustingo Arkupea agertokian. (Kulturaz)

Kaos Etiliko taldea eraberrituta iritsiko da Azpeitira, eta Leherkaitz Azpeitiko taldeak, berriz, lehen aldiz eskainiko du emanaldia Sanagustingo agertoki handian. 22:00etan hasiko dira kontzertuak. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Hainbat urtez agertokiz agertoki dabilen Kaos Etiliko taldearen eta musikaren eszenan urratsak egiten oraintsu hasi den Leherkaitzen kontzertuak izango dira ostiralean, 22:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Kaos Etiliko taldea eraberrituta iritsiko da Azpeitira, eta Leherkaitz Azpeitiko taldeak, berriz, lehen aldiz eskainiko du emanaldia Sanagustingo agertoki handian. Bi kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamahiru euroren trukean. Herritarrek Kultur Bonoa ere erabili ahal izango dute emanaldietarako.