Deñe, Hiriko Doinuak lehiaketako Berdintasun Saria lortzeko hautagaien artean

Maialen Etxaniz 2022ko ira. 16a, 12:08
Deñe Garcia Bravo. (Katapulta Tour)

Barakaldoko Udalak sustatutako lehiaketa da Hiriko Soinuak, eta irailaren 24an izango da finala. Hainbat kategoriatan jokatuko dituzte finalak egun horretan, eta horietako bat lortzeko txartela eskuratu du Deñek. Hain zuzen, Berdintasun Saria saileko finalera sailkatu da musikari azpeitiarra. 

Deñe Garcia Bravo musikariak Hiriko Soinuak lehiaketako Berdintasun Saria lortzeko txartela eskuratu du. Barakaldoko Udalak sustatutako lehiaketa da Hiriko Soinuak, eta irailaren 24an izango da finala. Lehiaketak hainbat azpi-sail ditu: Sari Nagusia, Barakaldoko artistarik onenaren saria, Berdintasun Saria eta Euskara Saria. Deñe Berdintasun Saria lortzeko hautagaien artean dago. Hain zuzen, hiru dira sari hori eskuratzeko lehiatuko diren musikariak: Deñe, Mad eta Lola Guerricaechebarria. 

Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Eneritz Furyak, Jon Asier Zubelzu, Nerea Cantero eta Gotzon Uribe. 

Hiriko Soinuak lehiaketan nagusiren diren musikariek Hiriko Doinuak musika jaialdian parte hartzeko aukera izango dute, urriaren 21ean eta 22an, Barakaldoko plaza nagusian.