Zozketa

Uztarriak zozkatu ditu Lukiek eta Monte del Oso taldeen kontzerturako sarrerak

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak bazkideen artean, eta irabazlea Olatz Odriozola izan da.

Lukiek eta Monte del Oso taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako sarrera bikoitza zozkatu du parte hartzen zuten bazkide guztien artean, eta irabazlea Olatz Odriozola izan da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide