Memoria lantzeko tailerra antolatu du Baigerak

Julene Frantzesena 2022ko ira. 16a, 08:36

Oroimena, gaitasun intelektuala, autonomia, ongizatea, memoria estrategia nahiz horren teknikak hobetzeko saioak egingo dituzte urriko lau ostiraletan. Irailaren 22ra bitartean eman daiteke saioetarako izena.

Memoriari buruzko tailerra antolatu dute Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eta Azpeitiko udalak urrirako. Zehazki, oroimena, gaitasun intelektuala, autonomia, ongizatea, memoria estrategia nahiz horren teknikak hobetzeko saioak egingo dituzte urriko lau ostiraletan.

Hamar-hamabi laguneko taldea osatuko dute, eta herritarrek irailaren 22ra bitartean eman ahal izango dute tailerrerako izena, Baigeraren bulegoetan. Izena ematen dutenek bost euro ordaindu beharko dute, baina lau saioetara joaten direnei zenbateko hori itzuli egingo diete tailerra bukatzean.

Saioak urriaren 7an, 14an, 21ean eta 28an egingo dituzte Baigeraren aretoan, 10:30etik 12:00etara bitartean. Tailerra euskaraz eskainiko dute.