Irekita dago Iraurgi Berritzenen Hazilan programan izena emateko epea

20-44 urte bitarteko hamabost pertsona laneratzea da programaren helburua, eta interesa duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, Hazilanen webgunean zein telefonoz.

Iraurgi Berritzen garapen agentziak eskuartean du Hazilan programaren edizio berria, eta dagoeneko ireki du bertan inskribatzeko epea. Urtero-urtero 20 eta 44 urte bitarteko hamabost herritar laneratzea da programa horren xede nagusia, "metodologia berritzaile" baten bitartez, "ibilbide pertsonalizatu batean" oinarrituta. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Hazilanen webgunean nahiz 688 87 35 89 (Sandra) telefono zenbakira deituta.

Garapen agentziako kideek nabarmendu dutenez, partaideen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitzen dute programa. Lehen fasean, "pertsonen aktibazioa" bilatzen dute, eta jarraian, proiektuen arabera, ikasketa espezializatuak nahiz praktikak egiten dituzte partaideek edo enpresetako proiektuetan parte-hartzen dute, betiere, "genero berdintasuna bermatuta".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide