Bete dira historia eta ongizate emozionala lantzeko ikastaroetako plazak

Anartz Izagirre 2022ko ira. 8a, 12:03
(Argazkia: Pixabay).

Dagoeneko bete dira udalaren bi ikastaroetarako plazak, baina oraindik interesa dutenekin itxaron zerrenda osatuko dute.

Azpeitiko Udalak atzo, asteazkena, iragarri zuen bi ikastaro eskainiko zituela herritarrentzat: literatura, artea eta historia lantzeko ikastaroa eta ongizate emozionala eta autozainketa tailerra. Atzo ireki zuten horietan izena emateko epea, eta erakundeak jakinarazi duenez, dagoeneko ez da bi ikastaro horietarako plazarik gelditzen. Hala eta guztiz ere, interesa duten eta plazarik gabe gelditu diren herritarrekin itxaron zerrenda osatuko dute; beraz, oraindik ere eman daiteke izena. Lekuren bat hutsik geldituko balitz edo talde berriren bat sortzeko aukera sortuko balitz, interesa dutenekin harremanetan jarriko lirateke.

Literatura, artea eta historia lantzeko saioan izena eman nahi dutenek, udaleko hezkuntza zerbitzuan entregatu beharko dute izen-emate inprimakia, ordainagiriarekin batera, irailaren 22a baino lehen. Ongizate emozionalaren tailerrean interesa dutenek, aldiz, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzita nahiz 943-25 50 06 edo 688 84 51 15 telefonoetara deituta eman dezakete izena.