Duchenne gaixotasunaren kontzientziazioaren alde, elkarretaratzea egingo dute gaur

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 7a, 10:48

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, plazan. Azpeitian bada gaitz hori duen herritar bat, eta haren senideek mobilizaziora bertaratzeko deia egin dute.

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur –irailak 7–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, elkarretaratzea egingo dute gaur plazan, 19:00etan hasita. Azpeitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Iren–, eta haren senitartekoek bertara agertzeko deia egin dute. Gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, gaurkoan plaza gorriz koloreztatzea da elkarretaratzearen deitzaileen asmoa.

Hona hemen Iren Reyes azpeitiarra gaixotasunaren inguruko nondik norakoak azaltzen ageri den bideoa: